Txori kantarien lehiaketa Berrizen, domekan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 12a, 10:00

Berrizko Udalaren laguntzagaz, Barakaldoko Txinbo Elkarte Ornitologikoak txori kantarien lehiaketa antolatu du, maiatzaren 14rako.

Berrizen egingo den txapelketa honetan, txoka eta kardantxilo  arrazako txoriek parte hartuko dutela jakitera eman dute antolatzaileek. Horrez gain, bertara  biltzen den zale orori beren txoriagaz parte hartzeko aukera emango dietela adierazi dute.

Maiatzaren 14an egingo den lehiaketa 9:30ean hasiko da, Berrizko udaletxeko lorategian. Antolatzaileek adierazi dutenez, euria eginez gero eskolako aterpe berrian egingo litzateke lehiaketa, udaletxeko lorategian egin beharrean.

Bestalde, epaimahaiko kideak Berangotik eta Lemoatik etorriko direla jakitera eman dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!