Bederatzi urteren ostean, hitzarmena sinatu dute MEGA eta Garmendia enpresetan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 3a, 08:50
MEGAko langileek elkarretaratzeak egin zituzten azaroan

Berrizko MEGA eta Garmendia enpresetan lan hitzarmena sinatu dute bederatzi urteren ostean. Joan den azaroan hainbat langilek baldintza “prekarioak” salatu eta elkarretaratzeak egin ostean, lan hitzarmen berria sinatu dute. “Beste behin ere ikusi da mobilizazioak ezinbestekoak direla patronala mugiarazteko. Langileak elkartuz gero, egoera hobetu daiteke”, adierazi dute ELA sindikatuko kideek.

Sindikatuak oharrean azaldu duenez, lan hitzarmen honi esker langileen gutxieneko soldatak “dezente” hobetuko dira, kasu batzuetan %15eko igoera izango dute eta. Horrez gain, kasurik okerrenean %5eko igoera izango dutela jakitera eman dute.

Bestalde, hemendik aurrera lan istripuren bat gertatzen denean edo gaitz profesionalak daudenean soldataren %100 kobratuko dutela esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!