Erakusketa zabaltzeko, aurkezpena egingo dute, bihar, 20:00etan, Berrizko Kultur Etxean. Datozen asteetan, maiatzaren 12ra arte, ordutegi honetan egongo da erakusketa zabalik: barikuetan 18:30etik 20:30era, eta asteburuetan kultur jardueren ordutegian.
Biharko aurkezpenean, ipuin ilustratuaren sormen prozesuari buruzko azalpenak emango dituzte egileek, eta Bainera bete itsaso liburuari lotuta prestaturiko ikus-entzunezko lana ere emango dute.
Maiatzera arte ikusgai izango den erakusketan, ipuinean agertzen diren ilustrazio originalak eta ikus-entzunezko lanerako prestatutako hainbat material bilduko dituzte.