Txapelketa Berrizburuko zelaian jokatuko dute. Zapatuko lehen faseak 12 talderik onenak bereiziko ditu. Domeka goizeko bigarren fasean erabakiko dituzte finalistak, eta finalak arratsaldean izango dira. Berriz izango da eskualdeko ordezkari bakarra, eta Etorkizun, Salesianos eta Gernika izango ditu multzokide lehenengo fasean.