Euskal Espeleologoen Elkargoak (EEE) Sarrimendiko kobazuloa garbitu zuen zapatuan eta 350 kilo zabor atera zituzten: plastikozko eta beirazko botilak, aulki bat, oinetakoak, erloju bat, hainbat plastiko mota, zaborrez beteriko poltsak, metal zatiak...
Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, leizearen sarrera sakonune batean dago eta ondoren, 20 metroko jauzi bertikala zabaltzen da. Bertan, putzu bertikal horren barrenean, aurkitu zuten zabor guztia.