Berrizen Bizkaiko eskolarteko kros txapelketa lehiatuko dute domekan

Anboto 2017ko ots. 17a, 12:32

Berrizburun antolatu duten zirkuituan 800 bat gaztetxo batuko dira.

Bigarren asteburuz jarraian krosa protagonista izango da Berrizen. Joan zen asteburuan Euskadiko Kros Laburren Txapelketa jokatu bazen, domeka honetan eskolartekoen txanda izango da. Lehenengo lasterketak 11:00etan hasiko dira. Haur kategoriako kroslarientzat Espainiako txapelketara sailkatzeko azken aukera izango da Miguel Angel Munitxa Bizkaiko Atletismo Federazioko presidenteak azaldu duenez. Maila horretatik beherakoek domekako probagaz amaituko dute denboraldia, ez dutelako Euskadi mailako txapelketetan parte hartzen.

 

PROBEN ORDUTEGIA (OTSAILAK 19, DOMEKA)

 

11:00; Neska benjaminak (1.000 metro)

11: 10; Mutil benjaminak (1.000 metro)

11:20; Kimu mailako neskak (1.500 metro)

11:35; Kimu mailako mutilak (2.000 metro)

11:50; Haur kategoria eta kadete mailako neskak (2.000 metro)

12:05; Haur kategoria eta kadete mailako mutilak (3.000 metro)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!