Pobreziaren aurkako eguna ospatuko dute Berrizen

Anboto 2016ko urr. 17a, 13:08

Pobreziaren Nazioarteko eguna ospatzeko udalak eta Berrizko Caritasek jardunaldiak antolatu dituzte gaurko.

Herritarrei inguruan dagoen pobreziaren berri emateko eta honen inguruan sentsibilizatzeko asmoz hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 17:30etatik 19:00etara Olakuetan bidezko merkataritza antolatzeaz gain, arratsaldeko 19:00etarako "Berrizen ere pobreak daude" hitzaldia antolatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!