Lur jausi arriskuak jarraitzen du Legañon

Anboto 2016ko mai. 25a, 12:28

Berrizen, Legañon, lur jausi arriskuagaitik Geltoki-Elizondo bideak itxita jarraitzen duela jakitera eman du udalak.

Legañoko maldetan gertatutako lur mugimenduen ondorioz, Geltoki-Elizondo oinezkoen bideak moztuta jarraitu behar duela esan du udalak.

Gainera, geologo batek iritzia entzunda "mendi-magalaren goialdean dauden lurzoru elubialen lur-irristaketa berrien arriskuagaitik" malda egonkortzeko obrak egin arte, Oka ibaiaren ondotik doan bidea ez dutela zabalduko adierazi du Orland Isoird alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!