Auto eta furgoneta baten arteko istripua Berrizen

Anboto 2016ko mai. 17a, 09:21

Zauritu arin bat izan da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Gaur goizean, 8:15ean, Ford Fiesta auto baten eta Ford Transit furgoneta baten arteko istripua gertatu da Berrizen, BI-633 errepidean. Markinarako noranzkoan gertatu da. Istripuak zauritu arin bat eragin du eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. Oraindik (09:15) trafikoa erregulatzen ari dira puntu horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!