Bat-bateko bertsogintza utziko duela iragarri du Xabier Amurizak

Anboto 2016ko mai. 3a, 11:38

Euskadi Irratiko Faktoria saioan iragarri du, Xabier Amurizak, gaur, bat-bateko bertsogintza erabat utziko duela. Erabaki horren eta bere ibilbidearen inguruan elkarrizketa egin dio Unai Iturriaga bertsolariak, eta bariku honetan argitaratuko du ANBOTOk.

75 urte bete dituen eguna aukeratu du Amurizak bere erabakiaren berri emateko: 51 urte plazaz plaza kantuan ibili eta gero, literatur sorkutzan zentratuko da aurrerantzean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!