Peru Vidal plentziarra garaile, Berrizen

Anboto 2016ko api. 11a, 09:53

Berrizko kultur etxea lepo bete zuten, atzo arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo saioa entzutera joan ziren bertsozaleek. Peru Vidalek (Plentzia, 1988) irabazi zuen saioa, 178,25 puntu batuta.

Aitor Bizkarra abadiñarra izan zen saioko bigarren sailkatua, 176,75 puntugaz, eta saioan parte hartu zuen Duralgaldeko bigarren ordezkariak, Beñat Romero zornotzarrak, hirugarren egin zuen, 163 puntugaz.

Atzo abiatu zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen barruko hurrengo saioa, Bermeoko Kafe Antzokian izango da, apirilaren 17an, 18:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!