Berrizen hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Anboto 2016ko api. 4a, 13:23
2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irudia ere aurkeztu dute gaurko agerraldian.

Bilbon aurkeztu dute, gaur, urte birik behin burutzen duten Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Apirilaren 10ean, 17:30ean, Berrizko kultur etxean egingo dute txapelketaren lehenengo saioa.

Iñaki Lersundi, Lander Ibarluzea, Mikel Galartza eta Peru Vidal bertsolariekin batera, Aitor Bizkarra abadiñarrak eta Beñat Romero zornotzarrak ere kantatuko dute domekako saioan.

Gaurko aukezpenean azaldu dutenez, guztira, 56 bertsolarik parte hartuko dute 9 saioko Udabarriko Fasean. Bertso saio horietan epaimahaiaren puntuaziorik altuena lortzen duten bertsolariak sailkatuko dira urrian hasiko den Udazkeneko Faserako. Ohi bezala, abenduan izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala.

Formatu berria

Formatu berria izango du Bizkaiko Bertsolari Txapelketak, aurten. Orain arte eskualdeka kantatu izan dute bertsolariek txapelketaren lehenengo fasean, baina hemendik aurrera, izena ematen duten parte hartzaile guztiek kantatuko dute hasieratik elkarregaz.

Sarreren zozketa

ANBOTOk Berrizko bertso saiorako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu, apirilaren 7a baino lehen 688 635 041 telefonora mezua bidaltzen duten bertsozaleen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!