TTIP akordioari buruzko berbaldia eskainiko du Oskar Matutek Berrizen

Anboto 2015ko aza. 17a, 10:24

Berrizko EH Bilduk eta Oka kultur elkarteak antolatuta, TTIP merkataritza akordioari buruzko berbaldia emango du Oskar Matute EH Bilduko parlamentariak, gaur, azaroaren 17an. Kultur etxean izango da hitzaldia, 19:00etan hasita. Matutek Europako Batasuna eta AEB lantzen dabiltzan itunaren nondik norakoak azalduko ditu, eta akordioak herritarrengan izango lituzkeen ondorioei buruz berba egingo du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!