Abian da familian irakurketa eta euskara sustatzeko Kontuleku

Anboto 2015ko urr. 12a, 09:30

Etxeko txikiekin kontuak irakurri, eta afektibitatea, komunikazioa, irudimena eta hizkuntza lantzea da Kontuleku proiektuaren helburua. Ekimena iaz jarri zuten martxan, Berrizen, eta, aurten ere, hainbat saio egingo dituzte urriaren 24tik abendura bitartean. Urriaren 16ra arte eman daiteke izena.


Kontulekuren helburuetako bat euskaraz gozatzeko esparru bat sortzea da, eta guraso euskaldunek zein euskaraz ez dakitenek parte hartu dezakete tailer berezietan. Euskara sailetik azaldu dutenez, guraso euskaldunekin saio osoa euskaraz egingo dute, eta erdaldunekin, berriz, umeekin dauden tartean euskaraz egingo dute, eta gurasoekin berba egiteko tarteetan, gaztelaniaz: “Horrela, haurrek ikusiko dute gurasoek euskararik jakin ez arren, euskarazko jarduera horretan biak batera gustura ari direla”.

3-4 urte bitarteko umeen familiei zuzendutako tailerra da. Urriaren 24an hasi, eta saioak sei zapatutan egiteko asmoa dute. Informazio gehiagorako, Euskara sailera jo daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!