Ikasturtea kultur etxetik kanpoko antzezlan eta kontzertuekin hasiko dute Berrizen

Anboto 2015ko ira. 10a, 09:53
Irailaren 26an, Mikel Deuna baselizan ariko da Mikel Urdangarin.

Irailaren 18an abiatuko dute Berrizko Kultur Etxeko ikasturte berriko programazioa. Kultur Etxe barruan barik, udaletxeko lorategian, Olakueta plazan, eta Mikel Deuna ermitan izango dira 2015-2016 ikasturteko Berrizko agenda kulturaleko lehenengo hitzorduak. Kanpoan eta doan izango dira iraileko hiru emanaldi horiek.


Irailaren 18an eta 25ean kale antzezlanak izango dira ikusgai.  Irailaren 18an, Ortzi Acostak eta David Madinabeitiak Ilusioa izeneko ikuskizuna eskainiko dute, 18:00etatik aurrera, udaletxeko lorategian. Zuzeneko musika, akrobaziak, umorea eta drama uztartzen dituen ikuskizuna da Ilusioa.

Dieguete izeneko pertsonaiaren istorioa, La risa es bella izenburukoa kontatuko du, bestalde, Circortito konpainiak, irailaren 25ean. Malabareak eta askotariko jolasak darabiltza protagonistak. Publikoak ere hartzen du parte ikuskizunean.

Irailaren 26an, bestalde, Mikel Urdangarin musikari zornotzarra bakarlari gisa ariko da, 20:00etatik aurrera, Mikel Deunaren baselizan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!