Gerra garaiko musikari berriztarren bizitza, gaurko musikarien ahotik

Anboto 2015ko ira. 9a, 09:05
Iazko omenaldiaren une bat.

Aurten ere irailaren 11n Frankismoaren biktimak gogoratzeko egitaraua prestatu dute Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak eta udalak. Aurten, errepresioa jasan zuten Berrizko musikari eta musikazaleak oroituko dituzte kultur etxeko ekitaldian. Gaur egungo Berrizko sei musikarik gerra garaiko sei musikariren berri emango dute; tartean, esaterako, Modesto Arana abadea, batailoi bateko kapilaua izateagatik kartzelaratu zutena.


Webgune berria
Irailaren 11n, 18:00etan hasiko dituzte ekitaldiak, Felipe Urtiaga plazan. Lore eskaintza egingo dute, eta gerran hildako berriztarren zerrenda irakurriko dute. Gero, kultur etxean izango da musikarien ekitaldia. Han, gainera, Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak webgune berria aurkeztuko du. Bertan publikatu dituzte orain arte sortu duten materiala eta topatu dituzten dokumentu eta argazkiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!