Berasaluze IX eta Loidi nagusi Berrizko pilota finalean

Anboto 2015ko urt. 22a, 10:32
Pilota txapelketako sari banaketa

IX. San Antonio Pilota Txapelketa irabazi dute.

Joan zen barikuan IX. San Antonio Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten Berrizko pilotalekuan. Lehenengo mailan Berasaluze IX.ak eta Loidik 18-14 irabazi zuten Perosanz eta Etxanizen aurka. Profesional ohiak diren Berasaluzek eta Perosanzek lehia polita eskaini zuten aurrean.

Bigarren mailako garaikurra Viguerak eta Barrainkuak osatutako bikotearentzat izan zen finalean Zaldua eta Guerena menderatu ostean: 18-10. Azkenik, hirugarren mailako finalean Berasaluze X.ak eta Troyak 18-6 menderatu zituzten Morales eta Uriarte. Aurten 40 pilotarik parte hartu dute txapelketan: zortzina bikote bigarren eta hirugarren mailan eta lau bikote lehen mailan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!