'Pels dies bons' disko berria Berrizen aurkeztuko du, etzi, Pau Vallvé musikariak

Anboto 2014ko aza. 20a, 13:43

Berrizko kultur etxean ariko da Pau Vallvé musikaria, zapatuan, 20:00etatik aurrera.

Bakarka kaleratu duen hirugarren diskoa aurkeztuko du Bartzelonako musikariak Berrizen. Pels dies bons izenburuko lana da, eta Vallvék bere gitarra eta pedalekin eskainiko du Berrizen.

Harremanei buruzko kantak dira zuzenean joko dituenak: Katalunia iparraldeko Banyoles herrira bizitzera eta sortzera joan zenean sorturikoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!