Azaroaren 28ra arte parte hartu daiteke XVI. argazki lehiaketan

Anboto 2014ko aza. 13a, 13:28
Aitor Aulestiartek jaso zuen iaz lehiaketako lehenengo saria.

Berrizi buruzko argazkien lehiaketa antolatu du, hamaseigarrenez, udalak. Berrizko bizimodua eta ohiturak, jaiak, kirola, arkitektura, edota kultura islatzen duten irudiak aurkeztu ahalko dituzte argazkizaleek lehiaketa horretara.

Azaroaren 28ra arte aurkeztu ahalko dituzte argazkizaleek euren lanak (gehienez ere argazki bi bidali ditzake parte hartzaile bakoitzak). Berrizko kultur etxean edo udal liburutegian entregatu daitezke lanak, 17:00etatik 20:30etara.

Lau sari banatuko ditu lehiaketako epaimahaiak: 250 eurokoa izango da lehenengo saria, 200 eurokoa bigarrena, 150eko hirugarrena, eta 100 eurokoa sari berezia.

Abenduaren 3an jakinaraziko dute antolatzaileek saridunen zerrenda, eta abenduaren 4an, Berrizko kultur etxean egingo dute, 19:30ean, sari banaketa ekitaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!