Erretzeari uzteko taldea abiatuko dute Berrizen

Anboto 2014ko urr. 9a, 10:46

Tabakoa uzteko teknikak ikasi gura dituenarentzat sei orduko talde terapia egingo dute udazkenean, Berrizen. AECC minbiziaren kontrako elkarteko psikologo batek bideratuko du ikastaroa, eta izena eman gura duenak udaleko Gizarte Ongizate Sailean egin dezake, urriaren 21a baino lehen.


Terapia sei astean egingo dute, ordubeteko sei saiotan. Lehen fase hori amaituta, jarraipena egiteko beste bilera batzuk egingo dituzte, hilabetera lehenengoa, hiru hilera hurrengoa, eta sei hilabetera eta urtebetera beste saio bi.

Antolatzaileek azaldu dute egoera berean dauden beste batzuekin elkartzeak eragin terapeutikoa daukala. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko gizarte2@berriz.org e-mailera idatzi daiteke, edo Gizarte Ongizate Saileko 946 824 5 25 telefono zenbakira deitu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!