Napoka Iria, Berrizen, Okangoko San Migel jaietan

Anboto 2014ko ira. 25a, 11:00

Asteburuan giro berezia edukiko dute Okango auzoan, San Migel jaietan. Zapatuan, 16:00etan ekingo diete jaiei, Donien Atxa ipinita eta txapliguak botata. Asteburuan, txirrindulari lasterketak, bolo txapelketa, Berrizko baselizetatik ibilaldia, kontzertu bat eta erromeriak izango dituzte: Napoka Iria taldeak joko du zapatuan, 20:30ean, besteak beste. 


Domekan, San Migel ermitan elkartuko dira, eta ibilaldia egingo dute Berrizko baselizetatik. Martxaren hogeigarren edizioa da. Bi ibilaldi prestatu dituzte, laburra, 14 kilometrokoa, eta luzea, 24 kilometrokoa. Goizeko 07:30ean irtengo dira luzera doazenak, eta 09:00etan laburreko partaideak. Eguerdian meza izango dute auzoko hildakoen omenez, eta, ostean, Iremiñe dantza taldearen saioa eta bertsolariak izango dira.

San Migel egunean meza edukiko dute, 19:00etan, eta, ondoren, omenaldia egingo diote Emilio Bastidari. Gautxori taldeagaz amaituko dute eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!