Irailaren 11n errepublikako irakasleak hartuko dituzte gogoan

Anboto 2014ko ira. 8a, 12:43
Iazko omenaldiko momentu bat.

Espainiako Bigarren Errepublika garaian mugimendu berezia egon zen hezkuntza arloan, eskolak indartu, eta aldaketa pedagogikoak martxan jartzeko. Berrizen auzo eskolak sortu ziren, Elizondon, Olakuetan, Sarrian eta Okangon. Orduko irakasleen lana eta diktaduran jaso zuten errepresioa izango dute gogoan datorren eguenean, irailaren 11n urtero egiten duten oroimen ekitaldian.


Berriz 1936 gogoratzen elkarteak lanketa berezia egin du aurten errepublikako eskolen gainean. Elkarteko kideek azaldu dutenez, orduan planteatu ziren ideiek antz handia dute gaur egungo eskari batzuekin. Euskararen alde lan egiteko gogoa ere nabaria zen.

Egueneko ekitaldia   
Plazan 18:00etan egingo dute lore eskaintza. Gero, Kultur Etxean izango da ekitaldia, eta Las maestras de la República dokumentala proiektatuko dute. Garai hartako Berrizko eskolen argazkiekin erakusketa bat ere prestatu dute, etabi astez egongo da ikusgai Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!