Iremiñeren 45.urtemugako lehen batzarra egingo dute zapatuan

Anboto 2014ko mai. 8a, 11:37
25. urteurrenean ateratako argazkia
Berrizko Iremiñe dantza taldeak 45.urteurrena ospatuko du aurten. Ekainaren 22an egingo dute ospakizuna eta dantza taldean ibilitako adin guztietako berriztarrak batu gura dituzte elkarrekin dantza egiteko. Zapatuan, 16:00etan, euren lokalean egingo dute lehenengo batzarra taldeak antolatzen hasi eta entseguak egiten hasteko.


Dantza taldetik batzarrerako deialdi zabala egin dute, eta berriztarrei eskatu diete eurekin dantza egindako jendeari abisatu diezaiotela, lehenago herrian bizi eta orain kanpoan direnak ere jakitun egiteko. Argibideetarako iremine69@gmail.com helbidea ipini dute eskura.


San Juan jaietan lehen aldiz
Iremiñek lehen dantza emanaldia 1969ko sanjuanetan egin zuen, San Juan ermitaren alboan. Ordutik ehundaka dantzari igaro dira taldetik. 25. urtemugan aurtengoaren antzeko jaia egin zuten, eta taldearen historia liburu baten batu zuten.

Gaur egun 80-90 ume eta 30 nagusik osatzen dute Iremiñe dantza taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!