Belaunaldien arteko mendi ibilbideak antolatuko dituzte Berrizen

Anboto 2014ko api. 15a, 13:42
Orlan Isoird Berrizko alkatea ekimenaren antolatzaileekin gaur goizean eskaini duten prentsaurrekoan
Zortzi ibilbide gidatu antolatu ditu Berrizko Udalak. Nagusiak, gazte eta umeekin batera ekitaldiak antolatzea dute helburu. Ekimenaren arduradunek azaldu dutenez, programa honi esker, adin ezberdinetako pertsonek aukera dute beraien artean erlazionatzeko, komunikazioa landuz eta talde bakoitzeko baloreak ezagutuz".

 

Ibilbideetako monitoreak Jesus Lasuen Berrizko mendi boluntarioa eta Juan Angel Ayarzaguena Gure Izerdia nagusien elkarteko kidea dira. Izena-eman daiteke Berrizko polikiroldegian, nagusien egoitzan, edo e-mailez gizarte2@berriz.org helbidean eta irteeran data programaren arabera.

 

Aurreikusitako datak:

Apirilaren 27an Arietzura irteera, 09:30ean Olakueta plazan irtenda.

Maiatzaren 18an Berrizko erdiguneko txokoetatik 5 km-tako irteera (10:00etan) eta Sarrimendira irteera (09:00etan).

Ekainaren 8an: Ekainaren 5ean, Ingurumenaren EGuna dela eta, Urbiatik mendi-ibilbidea.

Irailaren 29an: San Migel. Berrizko ermiten arteko ibilbidea.

Urriaren 19an. Berriz-Oiz

Azaroaren 23an. Jai amaiera

 

Ur programa

Ur programa Berrizko igerilekuan antolatuko dute urtarriletik abendura arte. Programa hau herriko nagusientzat izango da. Asteazkenetarako jarri dute hitzordua, 10:30etik 11:30era. Nagusien egoitzan izena eman daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!