Aitor Agirre jeltzaleak zinegotzi kargua utzi du

Anboto 2014ko mar. 20a, 12:59
Eguaztenean ospatutako ohiko udalbatzarrean zinegotzi kargua utzi zuen Aitor Agirre jeltzaleak. 2011ko udal hauteskundeetarako EAJk aurkeztutako zerrendan bosgarren lekuan egon zen Agirre, eta udalean jesarlekua lortu zuen.

 

Beraz, ia hiru urtez egon da udalean beharrean; Gobernazio eta Kontu Batzordeko kidea izan da.
Kargua uztearen arrazoia pertsonala dela eta ez politikoa azaldu zuen Agirrek udalbatzaren aurrean. “Nire alderdiagaz zerikusirik ez duten gai pertsonalengatik utzi dut kargua”.


Udalbatzarrean onartuta, erabakiaz informatuko dute orain. Bere ordezkoa izendatzeko prozesua ere abiatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!