Erralderen zorra hamar urtean ordainduko die udalak bankuei

Anboto 2014ko urt. 19a, 10:41
Bere garaian lurrak erosi eta hiltegiaren proiektua egiteko mailegua eskatu zuten Erralderen barneko udalek, eta, orain, sozietatea likidatuta, banketxeei dirua bueltatzeko ordua da. Berrizko Udalak guztira 334.000 euro ordaindu beharko ditu, eta BBVA eta Laboral Kutxagaz zorren kitapena hamar urtean egitea adostu du, %5eko interesarekin.

 

Sozietatea likidatu eta gero, Erralde osotu duten udalak dira hiltegirako ziren lurren jabeak. Berrizko kasuan, lursailen %16 da Berrizko Udalarena. Guztira 87.000 metro karratuko lursaila da, eta, berez, lehen sektoreko ekintzetara bideratutako lurrak dira. Orland Isoird Berrizko alkateak adierazi duenez, lurjabe diren udalek merkatuan inbertsoreak topatzeko asmoa agertu dute. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!