"Dena aurreikusitako moduan irten da eta oso pozik gaude"

Anboto 2013ko ira. 2a, 13:48
Bariku gauerdian Berrizen hasi eta 36 orduan Euskal Herri osotik ibili ondoren, domekan, 12:00etan, Berrizen amaitu zen \'Iñakiren Bideak\' ekimena. Ekimenaren sustatzaileak oso pozik agertu dira dena aurreikusi moduan irten delako, konplikazio barik. Datorren urtean errepikatzeko asmoa dute.

Bariku gauerdian Berrizen hasi eta 36 orduan Euskal Herri osotik ibili ondoren, domekan, 12:00etan, Berrizen amaitu zen ‘Iñakiren Bideak’ ekimena. Ekimenaren sustatzaileak oso pozik agertu dira dena aurreikusi moduan irten delako, konplikazio barik. Datorren urtean errepikatzeko asmoa dute.

 

Iñaki Lejarretarren oroimenez, Iñakiren Bideak izeneko ibilbidea inauguratu dute asteburuan. Berrizen hasi eta amaitzen den ibilbideak, 350 bat kilometro ditu eta, besteak beste, Lejarretarentzat esanguratsuak ziren tokiak zeharkatzen ditu. Hemendik aurrera gura duen edonork egin dezake ibilbide hori (edo ibilbide zati bat) ‘track’ guztiak interneten eskuragarri ipini dituztelako: http://inakirenbideak.blogspot.com.es/

Ibilbidea tokian tokiko bizikleta elkarte eta norbanakoen laguntzagaz egin dute. Guztira lau ordutako bederatzi txandatan banatu dituzte erreleboak. Erreleboen ardura izan dutenen artean mountain bike taldeak (Gasteizko ViBike eta Nadie entrena taldeak, Zarauzko Pagoeta mendi bizikleta elkartea, Izkueko Iturrotz mendi bizikleta taldea…) eta norbanakoak egon dira. Esaterako, Berrizera heldu zen azken taldeko kideak izan ziren Lejarretaren lagun eta senitartekoak (Marino Lejarreta, tartean) eta Ruben Ruzafa, gaur egun triatloien munduan murgilduta dabilen BTTko ziklista ohia eta Lejarretaren lagun handia. Urko Munduate Euskal herriko mendi bizikleta selekzioko hautatzailea ere ekimeneko parte-hartzaileetako bat izan zen.

Erreleboak gauzatu dituztenen laguntzagaz batera, Idigorasek Lejarretaren koadrilakoen lana azpimarratu gura izan du: “Ibilbide osoko anoa postuak euren kargu egon ziren eta lan handia egin eta inplikazio handia erakutsi zuten”. Ekimena amaitu osteko bazkaria ere eurek antolatu zuten.

Behin ekimena amaituta, balorazioa egiterako orduan, halako kezka bat bazutela onartu du Idigorasek: “Formatu berria zen, jende askoren parte-hartzea eskatzen zuen eta kezkatuta geunden. Zorionez dena aurreikusi moduan irten da eta oso pozik gaude”.

Datorren urtean ekimena errepikatzeko asmoa dute: “Printzipioz urte sasoi honetan izango da. Baina laster ekimenaren balorazioa egiteko batzartuko gara eta orduan erabakiko dugu”.

 

ARGAZKIAK:

 

 

Berrizetik irten berritan, gauez:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 \'Iñakiren Bideak\' Izkuen:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 


\'Iñakiren Bideak\' San Roman de Campezon:

 

\"\"

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!