Ibai Zabala, astebetean jokatzeko prest

Anboto 2012ko ots. 11a, 08:53

Atzamar bitan odolaren zirkulazioa falta zitzaiola-eta, 2011ko azaroan ebakuntza egin zioten Ibai Zabala pilotariari

Anbotori adierazi dionez, “asteburu honetan ez, baina hurrengorako bueltatzeko  prest” egongo delakoan dago. Errekuperazioa bide honetik doa. Atzamarrek ez diote aparteko arazorik eman, eta gehien kostatu zaiona eskuak gogortzea izan da, bigunduta zituelako. Orain hiru aste hasi zen pilotagaz lanean Tolosa frontoian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!