Aldapa lehiaketako maketa grabatuko du Ymotek taldeak

Anboto 2006ko abe. 7a, 14:29

Doinu gogorrak grabatzen hasteko irrikaz da entsegu lokalean Ymotek

Doinu gogorrak grabatzen hasteko irrikaz da entsegu lokalean Ymotekymotek_225.jpg

Zapatuan jakin zuten, eta harrituta hartu zuten notizia: Berrizko Gaztetxean Aldapa Maketa Lehiaketako lehenengo saria irabazi zutela. Orduan txapela jantzi, txanpainarekin ospatu, eta gaur arte ez dute elkar ikusi Ymotek-eko David, Roberto, Unai, Jabi eta Asierrek. Guitarra bi, baxu bat, bateria eta ahotsa da Ymotek, eta euren berbetan “metala” eta “trash”a da egiten dutena.
Aldapan heavy-a, rock and rolla, ska eta metala entzun da asteburu bitan, Ymotek-ekoek esan digutenez ondo entzun gainera, soinuaren kalitatea nabarmendu nahi izan baitute. Noisex izan da bigarren saria jaso duena, 300 eurotan baloratutako musikarako materiala Txirulan jasotzeko eskubidea. Lehenengoek, Ymotek-ekoek Lorentzo Records-en euren abestiak grabatuko dituzte.
Asteburuko ospakizunen ostean, Abadiñoko entsegu lotean topatu ditugu, eta hasiberriak direla esan digute. Aurtengo Durangoko jaietan eman dute lehenengo kontzertua, eta orotara lau kontzertu bakarrik eskaini dituzte 9 hilababeteko talde honekin.
Ikuslegoaren erantzunarekin oso oso gustura daude Ymotek-ekoak, oholtzatik oso gertu sentitu zutelako jendeLehenengo esperientzia izango dute grabazio batean, eta gogotsu daude, hobetu nahi dituzten gauzetan indar egiteko, eta jendeari diskoa indartsua eskaini ahal izateko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!