Berriro ere liderraren kontra arituko da Berriz

Anboto 2006ko abe. 14a, 16:19

Joan zen astean Ohorezko Mailako lider zen Zamudioren kontra puntu baliotsua lortu zuen Berrizek. Aurten, etxetik kanpora erosoago sentitzen dira, eta partida serioa jokatu zuten, urrezko puntua urratuz.

mudiok lidertza galdu zuen, Bermeoren mesedetan. Kostako talde biren arteko lehian, Bermeok 1-0 irabazi zion Lekeitiori, eta lider jarri da 25 punturekin. Zamudio bigarren dago, orain, 24rekin. Berrizek, hain zuzen ere, Bermeo hartuko du etxean, etzi, 11:30ean; berriro ere liderraren kontra ariko da, beraz.

Berriztarrak seigarrenak dira sailkapenean, 19 punturekin, eta gertu dituzte aurreko taldeak. Bermeo etxean ageri da indartsuen, bost partida irabazi eta bakarra berdinduta. Hala ere, talde indartsua dute eta edozein zelaitan irabazteko kapaz dira. Etxetik kanpora, partida bakarra galdu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!