Kirol jarduerak lekuz aldatu dituzte kiroldegiko lanak direla-eta

Anboto 2006ko abe. 20a, 11:10

2006ko abenduaren bigarren hamabostaldian, Berrizburu kiroldegiko egokitzapen eta hobekuntza obrak hasiko dira. Obra hauek aldagela eta gimnasioan burutuko dira, beraz Berrizko kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuetan eragin zuzena izango dute.

Aldagela falta konpontzeko, aurrefabrikatuak eta behin-behinekoak jarriko dira ibilgailuen aparkalekuan. Hasiera batean, egoera desorosoa izango bada ere, egingo den hobekuntzarekin zerbitzu hobea eskaintzeko aukera izango dute. Obra hauek, gutxienez, 2007ko lehenengo bost hilabetetan zehar egingo dira

Obren ondorioz, zenbait kirol jarduera lekuz aldatu behar izan dute:

Zengotitabengoa 5 (Iremiñe)
- Goizeko mantentze-gimnasia
- Hirugarren Adinekoen gimnasia( goizekoa/arratsaldekoa)

Berrizko Institutuko gimnasioa
- Arratsaldeko mantentze-gimnasia
- Aerobic
- Pilates
- Kaloriak erretzea
- Step-Batuka
- Batuka

Berrizburu kiroldegiko gimnasioa
- Cycling (Spinning)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!