Bosgarren sari baten zati bat tokatu da Berrizen (60.534)

Anboto 2006ko abe. 22a, 09:30

Gabonetako loteriak dirutza utzi du Euskal Herrian, tartean, sari potoloa. Durangaldean, bosgarren sarietako bat Berrizen egokitu da. Zenbaki hau dituztenek dezimoko 5.000 euro jasoko dituzte.

Gabonetako loteriak dirutza utzi du Euskal Herrian, tartean, sari potoloa. Durangaldean, bosgarren sarietako bat Berrizen egokitu da. Zenbaki hau dituztenek dezimoko 5.000 euro jasoko dituzte.

Sari potoloa (20.297) lehengo aldiz 176 urtetan, Gasteizen tokatu da. Frantzia kaleko 1 zenbakian dagoen saltokian (3. administrazioa) saldu dute zorioneko zenbakia. Sari nagusiaren apurra baino ez da tokatu (10 dezimo), hala ere, zenbakia erosi dutenek dirutza irabaziko dute, 3.000.000 euro.

SARIA
ZENBAKIA
TXARTELA (10 dezimo)
Sari potoloa
20.297
3.000.000 €
2. saria
37.368
1.000.000 €
3. saria
79.735
500.000 €
4. saria
47.272
60.379
200.000 €
5. saria
13.044
19.151
27.274
58.915
59.236
60.534
64.303
73.199
50.000 €
Zerrenda ofiziala kontsultatu / Azaleko argazkia: Iban Gorriti

Guztira, leihatilan, 10 dezimo saldu ditu Berrizko administrazioak. Zenbaki saritua, 60.534a, estatuko 14 loteria administrazioetan saldu da.

Eskualdean50.000 euro banatu dituen administrazioak 20 urte bete zituen pasa den irailean, eta Aitor Birumbrales da bertako jabea. Gabonetako zozketan ez, baina sari potoloa eman izan du aurretik, 2001ean, adibidez, Aitaren Egunean mila milioi pezeta banatu zituen.

Berrizko administrazio honetatik adierazi dutenez, ez dira zenbaki sarituaren dezimorekin geratu. Zenbaki ezberdinetako 300 eta 400 dezimo inguru saldu dituzte. Hala ere, pozarren agertu dira, nahiz eta banatutakoa bosgarren sariaren zati txiki bat besterik ez izan.

60.534 zenbakia goizeko 09:24an irten da.

Tabirakoren partizipazioak

Durangoko Tabirako Saskibaloi taldeak Gabonetako Loteriaren partizipazioak saldu ditu, 07.598 eta 37.367 zenbakikoak hain zuzen ere. Zenbaki bakoitzetik erosleak euro bina jokatu ditu.

37.367 zenbakia saritua izan da. Dezimo bakoitzak 1.370 euroko saria du, beraz, 2 €-ko partizipazioagatik 137 €-ko saria jasoko dute Tabirakoren loteria erosi dutenek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!