Atxondoko Udalak igerilekuko tasak eguneratu ditu

Anboto 2024ko mai. 2a, 10:46

Atxondoko igerilekua.

Prezioak gaur eguneko errealitatera eta beharretara egokitu
dituzte.

Azken udalbatzarrean Atxondoko igerilekuko aurtengo tasak onartu zituzten. Igerilekuko mantenuaren kostuak handitzen joan diren bitartean, tasak bere horretan mantendu dira 2011tik hona. Eta orduan, 2011n, euro bateko igoera besterik ez zuten izan, udalak ohar batean informatu duenez. Ondorioz, tasak gaur eguneko errealitatera egokitu dituzte. Horrez gainera, erroldatu gabekoen figura desagertu egin da ordenantzatik, erabiltzaile baten salaketa bat dela medio Arartekotik horrela aginduta, eta baita gaur eguneko legedira egokitzeko ere.

Bestalde, igerilekuko tabernan berriztapen lanak egingo ditu udalak. Lan horiek "albait azkarren" hasiko dira, udako denboraldirako prest egon daitezen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!