Barikurako bertso afaria antolatu dute Arrazolako Amillenan, Saioa Alkaiza eta Miren Amurizarekin

Anboto 2024ko api. 16a, 12:33

PlazarKEkeriak kultur egiteasmoaren barruko ekimena da.

PlazerKEkeriak emakume eta identitate disidentedun sortzaileen kultur plaza da, Arrazolako Amillena Arrazola auzoko Bentaren inguruan gorpuztutako egitasmoa. Urte hasieratik ekintzak antolatzen dituzte eta ziklo hau ekainera arte luzatuko da. "Atxondotik egin nahi izan dugu, atxondarrentzat eta durangaldearrentzat, batez ere", azaldu dute sustatzaileek.

Hurrengo ekimena bariku honetan bertan, 20:30ean, izango da. Bertso afaria antolatu dute Saioa Alkaiza eta Miren Amurizarekin, Maite Berriozabal gai jartzaile egongo delarik. Izen-ematea eguaztenean, apirilak 17, amaituko da. Txartelen prezioa 18 euro da. Interesa duena 946 27 89 07 telefonoan jarri daiteke eurekin hartuemanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!