Galdetegia Atxondoko etxebizitza egoera ezagutzeko

Anboto 2024ko ots. 1a, 15:55
Atxondoko artxiboko irudia.

Atxondoko gobernu taldeak herriko etxebitza egoera ezagutu gura du. Horretarako, galdetegi bat betetzera deitu ditu atxondarrak, eta herritarrak galdera horiei erantzutera animatu ditu.

Atxondarrek arlo horretan dituzten beharrizan eta iritziak ezagutzea da helburua, horren arabera etorkizuneko etxebizitza politikak lantzeko gero. “Herrian bizi gura duen jendea zein egoeratan dagoen eta zer beharrizan duen ezagutu gura dugu. Azken urteotan ez da etxebizitzarik eraiki herrian. Arlo honetan emango ditugun hurrengo pausoak herritarrekin batera landurikoak izatea gura dugu”, azaldu du Eneritz Agirre Atxondoko alkateak. Etxebizitzari buruzko formularioa atxondo.eus webgunean edo udaletxean bete daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!