Atxondoko igerilekuko taberna esleitzeko lehiaketa zabalik

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 10a, 16:27

Igerilekuko taberna esleitzeko lehiaketa zabalik dago hilaren 19ra arte.

Astelehenetik igerilekuko taberna esleitzeko lehiaketa zabalik dago Atxondon. Udalak jakitera eman duenez, esleipena bainu denboraldi baterako egingo da eta beste denboraldi bat luzatzeko aukera izango dute. Bestalde, esleipendunak zerbitzuaren erabilera egokia egiten ez badu, udalak edozein unetan esleipena bertan behera uzteko aukera duela adierazi dute.

Interesatuta daudenek eskaintza egiteko orriak udal bulegoetan eta udalaren webgunean eskuratu ditzazkete eta maiatzaren 19ra arte dute euren eskaintzak aurkezteko epea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!