Atxondoko udal etxebizitzetan izena eman daiteke

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 24a, 12:15

Arrazolako udal etxebizitzetan berriz ere izena emateko aukera zabaldu du Atxondoko Udalak.

Arrazolako udaletxe zaharreko lau etxebizitzetan izena eman gura duenak gaurtik maiatzaren 5era arte egin ahal izango du eta hiru aukera hauen artean erabaki beharko du: logela bakarreko etxebizitza, bi logelakoa ala hirukoa. Udal etxebizitzen zozketa maiatzaren 9an egingo dutela jakitera eman dute Atxondoko Udaleko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!