Auzolanaren bidez herri ortuak atonduko dituzte Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 5a, 17:03

Zapatu goizerako jarri dute hitzordua.

Atxondoko Udalak auzolanerako deialdia egin du zapatu honetarako. Goizeko 9:00etan elkartuko dira eta herri ortuak atonduko dituzte.

Azken urteetan hainbat bider deitu du auzolana udalak. Esaterako Axpera joateko errepideko konponketa lanak auzolanaren bitartez egin zituzten, baita ere, Arrazolako eskola zaharra konpontzeko lanak ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!