Bidegorriko zorua konpontzeko eskatuko diote herritarrek Aldundiari

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 3a, 11:30

Bizkaiko Foru Aldundiari Apatamonasterio eta Arrazola lotzen dituen bidegorriko zorua konpontzeko eskatzeko, sinadura bilketa hasi du herritar talde batek. Herritarrek kaleratutako ohar batean azaltzen denez, euriak eraginda zuloak agertu dira oinezko bidean, eta bidegorria gero eta “arriskutsuago” dago, eta horrek istripuak “ugaritzea” ekarri du.

“Duela bederatzi bat urtetik ez dute konponketarik egin bidegorrian, Aldundiko langileek belarra moztu besterik ez dute egin-eta”, adierazi du Dabid Cobos alkateak.

Duela urtebete inguru teknikari bategaz Arrazolatik Apatamonasteriorako bidea egin zuen, baina egin beharreko konponketen berri eman zien arren ezer ez zutela hobetu adierazi du Atxondoko alkateak.

“Herritarren erreklamazioagaz bat egiten dugu, eta bildutako sinadurak pozik eramango ditugu Aldundira”, gaineratu du Cobos alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!