Egea eta Ibarbia nagusi Sorginen Lasterketan

Anboto 2016ko ira. 17a, 16:09

Faboritoek ez dute hutsik egin Sorginen Lasterketan. Gizonezkoetan Aritz Egeak eta emakumezkoetan Aitziber Ibarbiak nagusitasunez irabazi dute.

Lehenengoa helmugaratzen Egea gipuzkoarra izan da, bigarrena Julen Ozaeta durangarra eta hirugarrena Joanes Goitisolo gernikarra. Emakumezkoetan berriz, Ainhoa Lendinez eta Onintza Langaran izan dira Aitziber Ibarbiaren ostean helmugaratu direnak.

Gaurkoan korrikalariek eguraldia ez dute lagun izan. Eta, azken momentuan, antolatzaileek Anbotoko tontorrera ez igotzea erabaki dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!