2016ko Santixako jaietako egitaraua, Atxondo

Anboto 2016ko uzt. 20a, 12:27

22 BARIKUA
Ilunkeran Txopo jasotzea.
Ondoren berakatz zopa eta “ Karaokea ”

23 ZAPATUA
Egunean zehar posturea: ASTOA 2.0
Eguerdian, Paella txapelketa. (oilaskoz egindakoa). Oharra! Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak ekarri beharko ditu. Aurkezpen ordua 14,00-etan izango da.

Herri bazkaria. Parte hartzaileek, euren lagun taldearekin, bertan bazkaldu ahal izango dute. Jai batzordekoek ogia, postrea eta kafea jarriko ditu.

Musika egun guztian zehar Laja eta Olarteren eskutik!

17,00-etan, mus txapelketaren hasiera.
21,00-etan, igel txapelketa.
22,00-etan, bolo txapelketa.

24 DOMEKA
11,00-etan, Meza nagusia.
12,00-etan, herri kirolak.

Saiheski pintxoak salgai Gernikako piperrekin

17,00-etan, briska txapelketaren hasiera.
19,00-etan Txapelketa berezia: Patatak hobeto nork zuritu!

  • Jai batzordekoek, patatak eta zuritzeko tresnak banatuko dituzte eta epai mahaikoek erabakiko dute irabazlea nor den. SARIA: Etxoste jatetxean bi pertsonentzako afaria.
  •  Zuritu ondoren patata tortilla egin beharko da, jai batzordekoek arrautzak ere banatuko dituzte.
  •  Parte hartzaileek sua eta tortilla egiteko behar diren tresnak ekarri beharko dituzte.
  • Tortilla onenari sari berezia emango zaio 

Afaria gertatutako tortilekin.

23,00-etan, Ibai DJ.

24 ASTELEHENA ” SANTIXAU EGUNA “ (Mozorro eguna)
11,00- etan Meza nagusia.

Ondoren Atxondoko "ANDASTO" dantza taldearen ekitaldia.
Amaitutakoan PORRA txapelketa.

13:00-etan, Mus eta Briska txapelketaren amaiera.
17,30-etan, umeen jolasak.

Ondoren mozorro lehiaketa eta sari banaketa.

20,00-etan Jaiei amaiera emateko, otzara eder baten zozketa, eta txokolate beroa denontzat.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!