Udalak deituta, zapatu goizean egin zuten auzolana. Bideko zuloak konpontzen eta inguruak txukuntzen ibili ziren dozena bat lagun. Lan horri esker 2.000 euro baino gehiago aurreztu direla azaldu dute udal arduradunek. Lanean "umore bikain eta gogo handiz" ibili ziren herritarrei eskerrak eman gura izan dizkiete.