Askotariko musika estilo gauak antolatzen hasiko da gaztetxea

Anboto 2015ko urt. 26a, 16:00

Aurrerantzean, Atxondoko gaztetxeak, askotariko musika estiloak oinarri hartuta, musika gauak antolatuko ditu hilean behin edo gehiagotan. Lehenengo musika gaua otsailaren 27an izango da, barikua, 22:30etik aurrera, eta stoner-rock musikari eskainitako diote. Momentuz, 2011n Gernikan sortu zen Backbone taldea lotu dute, baina talde gehiago ekartzea da asmoa.


Martxoaren 7an, berriz, ska musika izango da protagonista, eta, besteak beste, Bordeleko (Frantzia) Resaka Sonora taldeak zuzenekoa eskainiko du. Martxoko beste gau batean, emakumeek osatutako musika taldeak batu gura dituzte. Oraindik ez dute emanaldi horretarako egunik finkatu, baina Algorta-Bilboko Octopussys taldeak baieztatu du etorriko dela.

Eskaera asko jaso dituzte
Sare sozialen bidez 45 talde inguruk jakinarazi dute Atxondoko gaztetxean jotzeko prestutasuna. Horregaz batera, gaztetxeko kideek bazuten gogoa, ohiko punk musikaz gainera, bestelako estiloetako kontzertuak ere antolatzeko. Horrela, bi gertaera horrek elkartuta, estilo askotako musika gauak antolatzea erabaki zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!