Txakur gorotzak batzeko zortzi edukiontzi ipini dituzte

Anboto 2014ko uzt. 20a, 10:00

Txakur gorotzak botatzeko zortzi ontzi ipini ditu udalak. Lau herrigunean kokatu dituzte, eta beste laurak auzoetan eta inguruetan: Axpen, Arrazolan, Santiagon eta Topen. Hainbat herritarren kexak jaso ostean hartu dute erabakia. 


Azken urteetan herriko txakurren jabe kopurua hazi egin da, eta, horregaz batera, baita herriko kaleetan zein berdeguneetan agertu den txakur gorotz kopurua ere. Herritarren kexak jaso ditu udalak, espaloietan zein bidegorrian dabiltzan paseatzaileenak eta berdeguneetan gorotzak aurkitzen dituzten umeen gurasoenak, esaterako. Egoera aztertu ostean, gorotzak batzeko ontziak ipintzea erabaki dute. Batek ez du asko iraun, Santiagon zegoena ostu egin dutelako. Gorotzak batzeko plastikoak ere ontzietan bertan daude eskuragarri. Txakurren jabeei  “errespetuz jokatzeko” eskatu die Rosa Elizburu alkateak, “herritarren ongizatea” bermatzeko. “Gehienek errespetuz jokatzen dute, baina gutxi batzuen jokabide okerra nahikoa da kaleko gorotz kopurua handitzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!