Maiatzaren 29ra arte aurkeztu ahalko dira kartel lehiaketarako proposamenak Zaldibarren

Aritz Maldonado 2018ko mai. 17a, 17:06

Maiatzaren 29an amaituko da kartel lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea. Sormen lanik onenak 250 euroko saria jasoko du; bigarren onenak, 150 eurokoa.

Azken urteetan bezala, nagusien eta umeen lehia bi bereizi dituzte, haurrengan ere sorkuntza sustatzeko. Lan guztiek 2018ko Zaldibarko Jaiak leloa eduki beharko dute.

Aurten nobedade nagusi bat  du kartel lehiaketak. Izan ere, sormen lanak euskarri digitalean (JPG) ere aurkeztu ahalko dira; orain artean, euskarri fisikoan (DIN A3 formatuan) baino ezin ziren aurkeztu proposamenak. Kartelak euskarri digitalean aurkezteko, kultura@zaldibar.eus helbidera bidali beharko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!