Mañariko Hontza Museoan 'Eskeletoak, kraneoak eta masailezurrak' izeneko erakusketa ireki dute

Anboto 2024ko mai. 14a, 15:01

2025eko abuztura arte egongo da ikusgai.

Mañariko Hontza Museoan 'Eskeletoak, kraneoak eta masailezurrak' izeneko erakusketa inauguratu dute. Aldi baterako erakusketa da eta 2025eko abuztura arte egongo da ikusgai.

Museoko artxibo aberatsean arakatu eta askotariko animalien (hegaztiak, ugaztunak, arrainak…) 66 alerekin osatu dute erakusketa, beria-arasa bitan banatuta.

Garezur handienen artean, hartz, gorila, dortoka eta basurdearenak aurki daitezke, besteak beste. Eskeletoen artean, berriz, tximino, uso, itsas zaldi, musker edo Hego Amerikako apoarenak daude, beste batzuen artean. Masailezurren artean marrazoarenak eta banpiro-arrainarenak dira, beharbada, deigarrenak, euren hortz handi eta zorrotzengaitik. Loro arrainaren eta barrakuda arrainaren masailezurrak ere ikusgai daude.

Hobekuntzak, esperientzia aberasteko

Bestalde, bisita are aberasgarriagoa egiteko eta ingurune natural hurbilena ezagutzen laguntzeko lanean jarraitzen dute Hontzan. Horregatik, Europako animalia ornodunak erakusten dituzten bi aretoetan Urkiolako Parke Naturalean bizi diren animaliak adierazi dituzte. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!