Egurrezko jolasgunea sortzen dabiltza Mañarian

Anboto 2016ko aza. 23a, 13:49

"Umeek naturagaz bat eginda jolastea" da udalaren helburua, Endika Jaio alkatearen esanetan.

Mañariko umeek jolasgune eraberritua edukiko dute laster. Plazako kioskoa jolasteko egokituko dute, eta inguruan egurrezko jolasgune bat eraikitzen dabiltza dagoeneko; kasu honetan, 7-8 urtetik gorako umeentzat izango da. Proiektu osoa urtea amaitu aurretik egin gura dute.

Egurrezko jolasgunea eraikitzen udal behargin bat dabil. Beraz, baliabide propioekin egingo dio aurre udalak egitasmoari. Bestalde, tirolina bat ere ipiniko dute. Izan ere, egitasmoaren ideia iaz umeekin burututako aurrekontu parte-hartzaileen prozesutik dator, eta eskarietako bat tirolina ezartzea izan zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!