api 23, 12:28 Mallabia
Mallabia Kirol Elkarteak antolatzen duen Emakumezkoen Frontenis Txapelketak badu data dagoeneko. Ekainaren 15ean bikotekako txapelketa jokatuko da, Mallabiko frontoian. 09:00etan eskualdeko txapelketa jokatuko da; hau federatu bakoen txapelketa da. Eta 11:30ean maila absolutukoen txanda izango da.
api 22 Mallabia
Rocio Alhama (Kordoba, 1981) 2008an etorri zen Kordobatik Mallabira. Maitasunak ekarri zuen. Bere egunerokoan euskaraz jarduteko aukera izan gura du eta, horretarako, Ermuko AEK euskaltegira doa egunero.