Bizimodua euskaraz egiteko gakoak eskainiko ditu Ayestak

Anboto 2017ko mar. 21a, 09:00

Aldaketa sakona da hizkuntz ohitura berriak barneratzea, eta bide hori egiteko gakoak eskainiko ditu Karmelo Ayestak  eguaztenean, 18:30ean, Kontzejuzarren eskainiko duen hitzaldian.

Goza daiteke gehiago: Euskaldun baten hizkuntza-bidaia liburuan eguneroko bizimoduan euskararen erabilera sustatzeko hainbat ideia jasotzen ditu, eta horiek izango ditu ardatz hitzaldiak. Ideia horien iturria bere lana eta zaletasunak izan dira. Ayesta ingeniaria da ofizioz, eta bere afizioen artean txirrindularitza dago. Udalak eta Berbalagunek antolatutako hitzaldia Korrikari begira osatu duten egitarauko parte da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!