Bizkaiko Dantzari Egunerako boluntario bila dabiltza

Anboto api 18, 12:25 Zornotza

Zornotzan egingo dute Bizkaiko Dantzari Eguna, maiatzaren 19an. Egun osoko jaia izango da: goizean dantza erakustaldiak egongo dira eta arratsaldean, Luhartz taldearen emanaldia. 3.500 dantzari inguru batuko dira, eta egun horretan mugikortasuna kontrolatu eta dantzari eta bisitariei lagunduko dieten ehun boluntario behar dituzte. Lagun gura dutenek udabarri@gmail.com helbidera idatzi edo 636 107 355 telefono zenbakira deitu behar dute. 

Tarteanen azken lanak etika, traizioa eta mendekua batzen ditu

Aritz Maldonado api 18, 09:00 Zornotza

'Kortxoaren dilema'-n Patxo Telleria eta Mikel Martinez dira protagonistak; zapatuan izango da emanaldia. 

Plateruena kultur aterpea, Durango
Ibarretxe kultur etxea, Iurreta